wholesale jerseys  Ikerketa Ekintza Partehartzailea (IEP) “Jakartatik 2013 Euskal Herrira 2017 – 1. Fasea – Elikagaien gaineko burujabetasuna eraikitzen Euskal Herrian”

IEP-a tradiziozko ikerketa sozialarekin alderatuz oso ezberdina da. Hasteko partehartzea eskatzen duen izaeragatik (taldeak hautatzen ditu aztergaia, teknikak…), bigarrenik ekintzak bultzatzeko baitago zuzenduta, eta bukatzeko, azterketa subjektu eta objektuaren arteko erlazio dikotomikoarekin apurtu nahi baitu.

IEP hau prozesu handiago baten barruan dago, hainbat kolektibok bultzatuta: EHNE Bizkaia, Mundubat, EMAUS, Bizilur, VSF y La Vía Campesina. Gazte talde batekin ikerketa talde bat adostu dugu, Euskal Herriko gazte baserritarren prekarietate ekonomikoaren, emozionalaren eta antolakuntzakoaren kausak aztertzeko, horren aurrean aurkezteko alternatibak bilatzeaz gain. Hausnarketa lan nekez xamarra da, baina laster izango dugu erantzunen eta ondorioen berri.