wholesale jerseys  Formakuntza

Gure lana, gizarte/giza eraldaketa prozesuetan oinarritzen da bereziki. Hauek, errealitate oro ikuspuntu kritikotik ezagutzea eragiten du, proposamen eta jarduera eraldatzaileak eustea ahalbidetzeko. Horretarako, erakundeak laguntzen ditugu aztertze eta ikertze lanetan, metodologia kuantitatibo eta bereziki kualitatiboak erabiliz.


Azkenengo urteetan, hurrengo ideiari heldu diogu: benetako eraldaketa prozesuak abian jarri nahi baditugu, ikerketa tradizionalaren ideia alde batera utzi beharko dugu. Horregatik, eta prozesuen alde subjektiboa aintzat hartzeko aburuz, pertsonen bizipenak biltzen dituen Esperientzien Sistematizazioa gauzatzen dugu, ekintzei garrantzia emateko.

Ikerketa Ekintza Partehartzaileak (IEP) ere burutzen ditugu, ezinbestekoa baita lantzen ditugun taldeak azterketa subjektu bilakatzea. Haien jakintzek eta interes estrategikoek bideratzen dituzte gure IEP prozesuak.