wholesale jerseys  Una

Aholkularitzaz arduratzen gara eta genero berdintasunean eta ekitatean espezializaturik gaude. Gure taldea, emakumez eta gizonez osatuta dago eta guztiok, prestakuntzari eta esperientziari dagokionez, sektorekiko diziplina anitza eta  jardunbide zabala daukagu.

Aholkatu eta aukera ematen diegu entitate/erakunde publiko zein pribatuei genero berdintasunaren eta ekitatearen esparruan. Izan ere, genero diagnostikoak, berdintasun proposamenak eta politika ekitatiboak bultzatu eta ziurtatzeko prozesuetan parte hartzen dugu.

Gure oinarrizko eremuen artean, Lankidetza eta Garapena dago. Sektore honetan, genero ikuspuntutik eta gizarte/giza eraldaketa prozesuetan diharduten erakundeekin, ikertze, ebaluatze eta planifikatze prozesu estrategikoak dinamizatzen/jorratzen ditugu.